Politika -

Memoria historikoa

"Azkenean hasi da martxoaren 3ko biktimen memorialaren sorkuntza"

Nerea Martinez Martxoak 3 elkartearen bozeramaileak eskerrak eman dizkie gasteiztarrei, horien "indarra" izan delako "administrazioak martxan jartzea lortu duena".

Martxoak 3ko biktimen aldeko manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: EITB
Martxoak 3ko biktimen aldeko manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: EITB
Martxoak 3ko biktimen aldeko manifestazioa, Gasteizen. Argazkia: EITB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerea Martinez Martxoak 3 elkartearen bozeramailea gustura agertu da "azkenean" hasi delako "martxoaren 3ko biktimen memoriala sortzen", Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak eta elizbarrutiak osatuko duten Martxoak 3 Memoriagunea Fundazioaren estatutuak onartu ostean.

Gasteizko San Frantzisko elizan langile grebalarien aurka Poliziak egin zuen sarraskiaren 48. urteurrenaren bezperan, elkarrizketa egin dio Radio Euskadik Martinezi, eta horrek eskerrak eman dizkie Gasteizko herritarrei "ez dutelako inoiz huts egin", horien "indarra" izan delako administrazioak eta memorialaren proiektua bera martxan jartzea lortu duena.

Elizaren barruan eraikiko duten memorialaren edukiaz galdetuta, Martinezek esan du oraindik "zehazteke" dagoela, eta aurrez erakundeekin izango duten "elkarlanerako metodologia" erabaki behar dela.

Elkarteko kideen artean 1976ko martxoaren 3ko ondare materialaren bilketa egingo dutela eta ondoren gasteiztar guztiei eskatuko zaiela iragarri du, eta sarraskiak elizan utzi zituen arrastoak (bala zuloak…) zaintzea garrantzitsua dela esan du.

Martinezen hitzetan, Julen Diaz de Argote elkartearen ordezkaria Gogorako arduradunekin batzartuko da martxoko lehenengo hamabostaldian, eta Txilen, Portugalen eta beste herrialde batzuetan ezagututako esperientzietan egiaztatu ahal izan dutenez, horrelako memorialetan biktimak dira "oinarria".

Bestalde, Martxoak 3 elkartearen bozeramaileak "giza eskubideak eta nazioarteko legedia urratzen jarraitzea" leporatu dio Espainiako Estatuari, eta "inpunitate eredua amaitzeko" eskatu dio. Izan ere, Manira Servini kereila argentinarra daraman epailea "guztiz blokeatuta" omen dago Espainiako Estatuak informazioa eta pertsona batzuei deklarazioa hartzea galarazten diolako.

Igandean izango da sarraskiaren 48. urteurrena, eta Martinezek azaldu duenez, 11:00etan hasiko dira omenaldiak, EH Bilduk biktimen monolitoan egingo duen ekitaldian parte hartuko baitu Martxoak 3 elkarteak. Ondoren, 12:00etan, elkarteak antolatutako omenaldia egingo da, eta 12:30ean abiatuko da manifestazioa.

Entrevista a Nerea Martínez, portavoz de la Asociación 3 de Marzo de Vitoria
Entrevista a Nerea Martínez, portavoz de la Asociación 3 de Marzo de Vitoria
Entrevista a Nerea Martínez, portavoz de la Asociación 3 de Marzo de Vitoria

play icon 11:52
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala albisteak Politika Araba Eusko Jaurlaritza berriak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Martxoak 3 Frankismoa albisteak Memoria Historikoa Polizia abusuen kasuak Arabako Foru Aldundia albisteak Zabalgana