Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Barrena:'Nafarroako bozak aurreratu egingo dira, baina ez dakigu noiz'

Hauteskunde horietan UPNri gobernua kentzeko alternatibaren "lidergoa" lehenengoz abertzaleek hartuko dutela eta PSNrekin akordiorik ez dutela azpimarratu du ezker abertzaleko buruzagiak.

Pernando Barrena ezker abertzaleko buruzagia. Argazkia: EITB
Pernando Barrena ezker abertzaleko buruzagia.
Barrenak berritasunak espero ditu Nafarroako hauteskundeetan

00:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena ezker abertzaleko buruzagiak esan du "argi" dagoela Nafarroako hauteskundeak aurreratu egingo dituztela, eta "zalantzaren bat egotekotan, noiz aurreratuko diren, zein izango den data".

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, data finkatzeko "zerikusia izango du PSNk ze jarrera hartuko duen aurrekontuen inguruan".

Barrenaren esanetan, PSNk presioa egiten jarraitzen badu, eta "gai baldin bagara orain arteko presio eta exijentzia mailari eusteko, nahiko goiz iritsiko da aurrerapen hori".

Akordioa PSNrekin?

Atzo Iñigo Urkullu EAJren presidente eta lehendakarigaiak iradoki zuen ezker abertzaleak eta sozialistek ituna lotuko dutela Nafarroan Gobernua lortzeko. Horren aurrean, Barrenak esan du "nahikoa imajinazio" duela Urkulluk, eta sozialistekin egin dituzten elkarrizketak normaltasunaren barruan sartu behar direla azpimarratu du, nahiz eta "Urkullurentzat nobedadea izan alderdien artean elkarrizketak izatea".

Dena dela, argi adierazi du "gehiengo sozialak" Nafarroako egungo Gobernuaren "alternatiba" eskatzen duela, eta bide horretan, gaur egun, "sozialistek Estatu osoan izan duten beherakadaren ondoren", Nafarroan, lehenengo aldiz, "abertzaleek" hartuko dutela "alternatiba bat sortzeko ekimena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea