cerrar buscador

11:51

eguraldia

Iragarpena

Euri-zaparradengatik abisu horia ezarri dute arratsalderako Euskadin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Litekeena da txingorra ere botatzea. Gainera, ekaitz-eremuetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.

  • Euriteak espero dira arratsalderako gurean. Argazkia: EFE

    Euriteak espero dira arratsalderako gurean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaurko Euskadin 15:00etatik 00:00ak arte euri-jasak izango direlakoan.

Litekeena da Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat zonaldetan orduro 15 litro metro karratu baino gehiago pilatzea.

Horrela, zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak espero dira. Zenbait tokitan handiak izan daitezke, eta txingorra ere egin dezake. Ekaitz-eremuetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke.

Iruzkinak