cerrar buscador

Gaixotasun neurodegeneratiboak 2016eko maratoian | EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

00:00

Gaixotasun neurodegeneratiboak

EiTB Maratoiaren eguna

Gaur da gaixotasun neurodegeneratiboei buruzko EiTB Maratoia

EITB

Egun osoan dirua batzeko ahalegin berezia egingo da 902 54 25 25 telefono zenbakian eta eitb.eus-en. Halaber, giza erloju bana osatuko dira Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Segundo oro bizitza da lelopean, EiTB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) gaixotasun neurodegeneratiboen inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina egin dute, eta gaur, abenduak 15, izango da egun nagusia. Elkartasun maratoiaren bidez, egun osoan zehar diru-laguntzak batzeko ahalegin berezia egingo du EiTBk. 902 54 25 25 telefonora hots egin beharko dute dirua eman nahi dutenek, eta pertsona famatuak egongo dira telefono-deiei erantzuten. eitb.eus-en bidez ere eman ahal izango da dirua. Bildutako diru guztia ikerketara bideratuko da.

Aurten, EiTBk ekitaldi deigarria egingo du Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian, giza erloju bana osatuko baitu lau hiriburu horietan. Izan ere, denbora oso garrantzitsua da gaixotasun neurodegeneratiboetan, horrek markatzen baitu nola egiten duten aurrera.

Bilboko Plaza Barrian 09:00etan osatuko den lehen giza erlojuarekin jarriko da abian EiTB Maratoia. Bertan egongo dira Edu Barinaga ETBko zuzendaria eta Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendari nagusia. Ekitaldia zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango da 'Egun On Euskadi' albistegian.

Hurrengo giza erlojua Iruñeko Gaztelu Plazan izango da, 14:30ean, eta hirugarrena, Gasteizko Plazan Berrian, 17:30ean, Jon Darpon Osasun sailburuaren partaidetzarekin. Azkenik, Donostiako Konstituzio Plazan, 20:30ean osatuko da laugarren erlojua; besteak beste, Jose Felix Marti Masso Donostia Ospitaleko Neurologia burua egongo da bertan.

Halaber, egun osoan zehar, ETB1en eta ETB2n, konexio laburrak egingo dituzte deiak jasotzeko zentroarekin, diru bilketa nola doan jakiteko. Goizean, Igor Siguerok egingo du kontakizuna 'Egun On Euskadi'n eta Maitane Bastidak 'En Jake'n. Arratsaldean, berriz, Ruben Abal izango dugu berriemaile 'Ahoz Aho'n eta Odei Esnaola 'Que Me Estás Contando' eta 'Ahora' saioetan.

'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegiek ere tarte zabala eskainiko diote EiTBren elkartasunaren egunari, zuzeneko konexioen eta bideoen bidez. Eguerdian, Igor Siguerok egingo ditu zuzenekoak, eta gauean, Ruben Abalek.

Gauean, deiak hartzeko zentroan azken orduan dagoen mugimenduaren berri emango dute Kike Amonarrizek ETB1erako eta Africa Baetak ETB2rako. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak elkartasun egunaren azken datua emango du zuzenean 00:15ean ETB1en eta 00:35 aldera ETB2n.

Aurten ere, Bilboko Orkestra Sinfonikoak ekarpena egingo dio EiTB Maratoiari; izan ere, Anton Brucknerri eskainitako kontzertuko sarrera batzuk gaixotasun neurodegeneratiboak dituztenei eta senideei eskainiko die.

Telefonoa zabalik egun guztian

EiTB Maratoiaren telefono-deiak jasotzen 150dik gora ezagun arituko dira. Telebistako eta irratiko aurkezle eta kazetari ugari egongo dira deiak hartzeko zentroan: Amaia Urkia, Arantza Ruiz, Olga Zabalgogeaskoa, Patxi Alonso, Zuriñe Hidalgo, Reyes Prados, Igor Siguero, Dani Alvarez, Jon Balentziaga, Saioa Martija, Blanca Saez, Jon Elorza, Baserri eta Txankarra, Maitane Segurola, Odei Esnaola, Joseina Etxeberria, Ibon Fernandez, Ainhoa Etxebarria, Antton Telleria, Edurne Garmendia, Mikel Fernandez, Ainhoa Vitoria, Oihan Vega, Fermin Etxegoien, Adela Ucar, Zigor Iturrieta, Gotzon Mantuliz, Yolanda Alzola, Ana Urrutia, Urko Aristi, June Ansoleaga, Javier Vizcaino eta Unai Izquierdo.

'Gu ta Gutarrak' programako Txurru eta Amaia Puertas eta 'Go!azen' telesaileko Borja Uribesalgo, Inma Fernandez, Lorea Iribar eta Karmele Larrinaga ere arituko dira horiekin batera.

Aktore gehiagok ere egingo dute bat EiTB Maratoiarekin: Gurutze Beitia, Klara Badiola, Isidoro Fernandez, Itziar Aizpuru, Naiara Arnedo, Miren Gaztañaga,Yanick Vergara, Felix Arkarazo, Sara Cozar, Joseba Apaolaza, Susana Soleto, Olatz Ganboa, Saturnino Garcia, Diego Perez, Ugaitz Alegria eta Lander Otaola. Horiekin guztiekin batera, Patxo Telleria eta Pablo Malo zinema zuzendariak ere egongo dira.

Kirol munduko ordezkaritza zabala izango dugu: Naiara Pinedo, Aimar Irigoien, Jose Angel Iribar, Maria Lopez de Eguilaz, Nekane Soria, Leyre Fernandez, Nuria Sanchez Mulan, Unai Basurko, Aitor Puertas, Ander Vilariño, Edu Garate, Sergio Sanchez, Eneko Van Horenbeke, Iñaki Artola, Igor Gonzalez de Galdeano, Gorka Iraizoz, Angela Vilariño, Efren Vazquez, Enric Saborit, Jone Guarrotxena, Alberto Iñurrategi, Kepa Acero, Aitor Irusta, Danel Elezkano, Igor Anton, Marino Lejarreta, Iñaki Perurena, Eneko eta Iker Pou, Roberto Laiseka,  Joseba Beloki, Anaitz Arbilla, Markel Alberdi, Irati Astondoa, Jon Salvador, Javier Conde, Mikel Goñi eta Herri Torrontegi.

Musika arlotik, Xabier Saldias, Gontzal Mendibil, Serafin Zubiri, Agus Barandiaran, Amaia Zubiria, Huntza taldeko Josune Arakistain eta Uxue Amonarriz, Doctor Deseo taldeko Joxi, The Uski's taldeko Iñigo Eiguren, Belako taldeko Cristina Lizarraga eta Lander Egaña Maizenita izango dira.

Horrez gain, Ramon Roteta, Pili Manterola eta Aitor Elizegi sukaldariak; Sebastian Lizaso, Iñaki Murua eta Itxaso Paia bertsolariak; Karmele Jaio idazlea, Igor Yebra dantzaria, Jose Mari Agirretxe Porrotx pailazoa, Mercedes de Miguel diseinatzailea, Yogurinha Borova eta Jose Antonio Bastegieta Marko Kortezubiko alkate ohia egongo dira EiTB Maratoian.

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Juan Lezertua arartekoa, Isabel Muela Merkataritza eta Turismo sailburuordea eta gaixotasun neurodegeneratiboen elkarteetako kideak ere arituko dira deiak hartzen.

EiTB Maratoia, irratietan eta interneten

EiTB komunikazio taldeko irratiek ere arreta berezia eskainiko diote Maratoiari, eta deiak hartzeko zentrotik eta musika maratoia hartuko duen gunetik konexioak egingo dituzte egun osoan zehar Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta Gaztean.

Gaurkoan gertatzen den guztia zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en bidez. Informazioa eta bildutako diru-kopurua une oro eguneratuko dute, eta EiTBk hamazazpigarren urtez jarraian egiten duen elkartasun kanpainaren inguruko informazio zabala ere izango da bertan.

Diru ekarpenak nola egin

902 54 25 25 telefonoa bihar arte egongo da zabalik, baina datozen asteetan ere egin ahal izango dira ekarpenak on-line, eitb.eus-en, eta Kutxanbak-eko kontu korronte honetan: ES73 2095 0611 00 9109513824.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.