cerrar buscador

Gaixotasun neurodegeneratiboak 2016eko maratoian | EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

00:41

Gaixotasun neurodegeneratiboak

Maratoi solidarioa

462.289 euro bildu dira Maratoian, gaitz neurodegeneratiboak ikertzeko

EiTB

EiTB

eitb.eus-en ekarpenak egin ahal izango dira datozen egunetan, eta Kutxabankeko kontu korrontea urte osoan egongo da irekita.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Segundo oro bizitza da lelopean, EiTB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) gaixotasun neurodegeneratiboen inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina egin dute, eta ostegun honetan, abenduak 15, izan da egun nagusia. Orotara, 462.289 euro bildu ditu maratoiak. Pasa den urteko maratoiaren emaitza gainditu dae 50.000 euro baino gehiagotan
Elkartasun maratoiaren bidez, egun osoan zehar diru-laguntzak lortzeko ahalegin berezia egin du EiTBk. Halaber, kultura eta gizarte arloko hainbat aurpegi ezagun eta boluntario asko ikusi ahal izan ditugu call cerreterrean, hainbat deiri erantzuten. Ekarpenak 902 54 25 25 telefono-zenbakira deituta eta eitb.eus-en bidez eman dituzte parte-hartzaileek. Bildutako diru guztia ikerketara bideratuko da.

Maratoriaren edizio honetan Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donostian, giza erloju bana osatu dute herritarrek hiriburu bakoitzean. Izan ere, denbora oso garrantzitsua da gaixotasun neurodegeneratiboetan, horrek markatzen baitu nola egiten duten aurrera.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak bere ekarpena egin dio aurten ere EiTB Maratoiari, Anton Brucknerri eskainitako kontzertuko sarrera batzuk gaixotasun neurodegeneratiboak dituztenei eta senideei eskaini baitizkie.

Urtero bezala, emakumeak izan dira gehien deitu dutenak, eta aurten, bai dei zein diru ekarpen kopuruari dagokionez, gizonezkoen datua bikoiztu egin da. Lurraldeka, Gipuzkoa nabarmendu da dei kopuruan, Bizkaia, Araba eta Nafarroaren aurretik. Deiak guztira 4.419 izan dira: Gipuzkoatik 1.996, Bizkaitik 1.858, Arabatik 362 eta Nafarroatik 169 telefono dei jaso ditugu. Iparraldetik, Errioxatik, Kantabriatik eta Burgostik ere deitu dute.

Diru ekarpenei dagokienez, Gipuzkoa eta Bizkaia lurraldeak nabarmendu dira, biak diru kopuru berdintsua emanez, atzetik, Araba eta Nafarroa. Ekarpen kopuru ohikoena 50 eurokoa izan da.

Diru guztia gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketara bideratuko da Bioef fundazioaren bidez. Bioef Fundazioak deialdi publikoa egingo du, ondoko ekintza hauek aurrera eramateko: ikergaiari buruzko ikerketa-proiektu onenen hautaketa eta etorkizunera begira aukera gehien ematen dituzten ikerketa-ildoak sendotu. Zazpigarren aldiz jarraian, I+G+B proiektuak ebaluatzeko agentzia ofizial batek aztertuko ditu proiektuak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mendekoa den Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalak (ANEPek) hain zuzen ere. Azterketa horren arabera, proiektuei puntuak banatu eta sailkapena osatuko da.

Gainera, aurtengo elkartasun maratoian parte hartu duten guztiei euren laguntza eta kolaborazioa eskertu nahi die EiTBk: diru ekarpenak egin dituzten herritar anonimoak, gaixoen elkarteak, osasun alorreko profesional eta ikertzaileak, eta lau hiriburuetako giza erlojuetan parte hartu zuten boluntarioak. Guztien laguntza ezinbestekoa izan da aurtengo EiTB Maratoia egiteko. Eskerrik asko.

 

Nola egin ekarpenak?

902 54 25 25 telefono-zenbakia abenduaren 16ra arte egongo da zabalik, baina datozen asteetan ere egin ahal izango dira ekarpenak online, eitb.eus-en, eta Kutxanbak-eko kontu korronte honetan: ES73 2095 0611 00 9109513824.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.