cerrar buscador

Minbizia tratatzeko erradioterapia: onkologia erradioterapikoari buruzko informazioa | EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

10:48

Minbizia

EITB MARATOIA 2014

Euren bizitzako abestia entzuten jarrai dezaten

Aurtengo EiTB Maratoia minbiziari buruzkoa izango da, eta musikak tarte berezia izango du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Erradioterapia lelopean, minbizia izango da aurtengo EiTB Maratoiaren ardatza. Diruz laguntzeaz gainera, oraingo honetan ekimenean era berezian parte hartzeko aukera izango duzu, erradioterapia behar duten lagunek euren bizitzako kanta entzuten jarrai dezaten. Musikak tarte berezia izango du maratoiaren barruan. Orain egun batzuk gogokoen duzuen abestia zein den galdetu genizuen; behin eta berriro, aspertu gabe, entzun ditzakezuen kanta horien bila ari ginen. Proposamen guztien artean batzuk aukeratu ditugu eta zerrenda berezia (Top Maratoia izena jarri diogu) prestatu dugu, genero eta estilo guztietako abestiekin. Entzun zerrendako abesti guztiak eta botoa eman! Egun batzuk barru berriro argitaratuko dugu zerrenda, zuen botoen arabera ordenatuta, eta Maratoiaren egunean bertan behin betiko zerrenda aireratuko dugu.

Horrez gainera, talde desberdinek bidalitako playlist edo abestien zerrendak biltzen ari gara, guztiek ekimen solidario honetan parte hartzeko aukera izan dezazuen. Badaude entzungai EiTBko asteburuetako albistegietako, Radio Euskadiko eta eitb.eus-eko langileek bidalitakoak. Bildu zure lankide edo lagunak, zerrenda prestatu eta bidal iezaguzu eitbmaratoia@eitb.eus helbidera.

Aurrekoa gutxi balitz, abenduaren 18an musika maratoia ere antolatuko dugu Bilbon, 09:00etatik 22:00etara. Guztira musikaz betetako 13 ordu izango dira. Honako artista eta talde hauek hartuko dute parte: Mikel Urdangarin, John Berkhout, Enkore, Erromoko Kantariak, Bilboko Udal Txistulari Banda, El Mentón de Fogarty eta 'A Ze Banda!' saioko finalistak (Random, The Kites eta Twin Melody).

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.