cerrar buscador

EITB Taldea | Eiken-EITB Next Station

next station

13:26

next station

Lehiaketa

Formatu berritzaileak sortzeko ekimena

EITB.EUS

EIKENek eta EiTBk osatutako ikus-entzunezko klusterrak formatu berritzaileak sortzeko laborategia abiarazi du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Next Station audientzia berrietara zuzendutako proiektua da. Laborategi honen xedea sortzaileei beraien lanak ezagutzera emateko aukera eskaintzea da, ikus-entzunezkoak eta formatuen prototipo berriak garatuz, hain zuzen ere.

Parte hartu nahi duen pertsona orok minutu bat inguruko bideo bat bidali beharko du, ideia original batekin eta "selfie" formatuan, NEXT STATIONen sare sozialen bidez, Facebook (@NextStation.club) zein Instagram kontuen bitartez (@nextstationclub). Lanak bidaltzeko epea urtarrilaren 30ean bukatuko da.

Denen artean, 20 bideo hautatuko dira,  sare sozialetan jasotako eta aditu batzuen iritziak kontutan hartuta. Lehen hautaketa honen ondoren, 5 sortzaile aukeratuko dira beraien proposamenak Bilboko Mondragon Unibertsitatearen erresidentzian garatzeko.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.