cerrar buscador

09:07

Sanferminak

Bigarren entzierroa

Noblezia handiko debuta

eitb.eus

El Tajo y la Reina ganadutegiko zezenak ez dira korrikalariak harrapatzen saiatu, eta entzierro bizkorra eta garbia egin dute.

02:17
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Lasaitasuna iritsi da gaur Iruñeko kaleetara, atzoko ekaitzaren ostean. Izan ere, zezenek entzierro bizkorra eta oso garbia egin dute, atzo Jandillakoek arrisku handia ekarri eta gero.

El Tajo y la Reina ganadutegiak lehen aldiz korritu du sanferminetako entzierroa, eta animaliak noblezia handiz aritu dira, hau da, ez dira korrikalariak adarkatzen saiatu; ez dituzte begiratu ere egin. Pertsona bat zauritu da adarkadaz, bai, baina salbuespena izan da, lasterketa oso garbia izan baita.

Ganadutegi horren estreinaldia izanik, korrikalari beteranoenek zalantza ugari zituzten, ez baitzegoen aurrekaririk zezenen portaera aurreikusteko. Hori bai, zantzu batzuk bagenituen: Domecq ganadutegiko zezenen familiakoak dira, eta horiek lasterketa azkarrak eta garbiak egin dituzte Iruñean izan diren lau aldietan. Gaur ere berdintsu jokatu dute.

Iraupena: 02:14 (atzokoa baino azkarragoa).

Zezenek hasiera-hasieratik eman diote bizkortasuna lasterketari. Korrikalariekin garbi egin dute topo Santo Domingoko aldapan, eta abiadura handian jarraitu dute hurrengo metroetan.

Udaletxeko tartean, zezen batek aurrea hartu du, eta taldea zuzendu du Mercaderesen. Estafetako bihurgunean, animalia batek irrist egin du eta erori egin da, eta, ondorioz, anaia batzuek talka egin dute horrekin. Hala ere, taldea ez da zatitu, eta batuta abiatu du kalea.

San Fermin entzierroa uztailak 8. EFE

San Fermin entzierroa uztailak 8. EFE

Argazkiak: EFE

Estafetan korrikalari asko erori dira, baina kalea lepo zegoelako, ez zezenek horien aurka egin dutelako.

Telefonica atzean utzita, plazan sartu dira, eta, antza denez, bertan adarkatu dute gaurkoan adarkatuta zauritu den korrikalari bakarra.

Zauritutakoak

- T.M.: Bi adarkada jaso ditu (8 zentimetrokoa, bata, eta 12koa, bestea), baina ez dago larri. Ebakuntza egin diote zezen-plazan.

- M.A.M. (19 urtekoa): Kolpea jaso du albo batean, baina ez dute horren egoeraren berri eman.

- N.N.O. (Frantzian bizi den 36 urteko portugaldarra): Kolpe arina jaso du, baina ospitaletik atera da jada.

 

____________________

- Lehen entzierroaren kronika (uztailak 7): Jandilla, beti beldurgarri

 

Iruzkinak

  •