Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Angels Barcelo: 'Donostiakoa izaten jarraituko dut, beti bezala'

Danborrada 2017

Urrezko Danborra, eman gabe

Angels Barcelo: 'Donostiakoa izaten jarraituko dut, beti bezala'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2017/01/11

"Azken finean, norberaren beldurrak, itxaropenak, konplizitateak, lagunak, senideak eta bizimodua dauden lekukoak sentitzen gara", adierazi du.

0:46
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Angels Barcelo kataluniar kazetariak adierazi du "Donostiakoa izaten" jarraituko duela, "beti bezala", "diskrezio osoz".

Informatzaileak  mezu bat igorri dio "La Ventana de Euskadi” Cadena Ser irrati-kateko saioari, Donostiako Udalak Urrezko Danborra hari emateko erabakian atzera egin eta gero.

Mezuan, Barcelok ez du zuzenean aipatu Urrezko Danborraren afera, baina leku askotakoa sentitzen dela azaldu du: Murtziakoa, Almeriakoa, Madrilekoa eta Donostiakoa, besteak beste.

"Azken finean, norberaren beldurrak, itxaropenak, konplizitateak, lagunak, senideak eta bizimodua dauden lekukoak sentitzen gara", esan du Barcelok, eta zera erantsi du: "horregatik, ni Donostiakoa ere banaiz, nire beldurrak eta itxaropenak hiri horretan egon baitira".

"Itxaropena, igande goiz batean sentitu nuena Kontxan, Odon Elorzaren zain nengoela, ETAk huts egin zuen su-etena iragarri zuenean, eta ikus-entzuleen artean emakume bat emozioz negarrez hasi zenean. Edo Aieteko Jauregira korrika igo nintzenekoa, ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenean. Eta mundu guztiari Zinemaldiaz hitz egiten nionean izan nuen konplizitatea, hiria Kultur hiriburua izan zitekeela esaten nuenean. Edo Bretxan txistorrak eta kokotxak erosten ditudanean sentitzen dudana".

Gainera, Donostian lagunak dituela ere apatu du. "Horregatik Donostiakoa naiz, baina Murtziakoa, Almeriakoa, Bartzelonakoa, Tarragonakoa, Madrilekoa, Cabrera de Marrekoa eta Alcaufarrekoa ere bai".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

  • EAEko hauteskundeak

    EAEko hauteskundeak

    Kontsulta itzazu 2016. urteko EAEko hauteskundeetako albisteak eta emaitzak eitb.eus-en.

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena