cerrar buscador

Receta Express

Arrautzopilak
  • 11:05 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: 2 arrautza, kakao hautsa, azukrea, txokolate beltza (25 gr.) eta gurin pixka bat. Bainila izozkia (aukeran).
  • PILI MANTEROLA: Arrutzak, baratxuri freskoak, ziazerbak, ahuntz-gazta, pinaziak eta olio pixka bat.

audioak (1)

Prestaketa

Igor Zalakainek txokolatezko arrautzopila proposatu digu:

Postrerako tortilla proposatu du Igorrek. Pertsonako arrautzopil bat prestatzea gomendatu digu. Arrautzak irabiatu eta gehitu goilarakada bat kakao hauts eta goilarakada bat azukre. Txokolate beltza labanaz zatitu, eta gehitu. Dena nahastu.

Gurin pixka bat berotu zartaginean, eta nahasketa bertan bota. Ahalik eta biribilen egiten saiatu, ateratzean kiribiltzeko. Sutatik ateratzean, arrautza gogortuta izango dugu, eta txokolatea, urtzen hasia. Nahi izatera, bainilazko izozkia jarri laboan zerbitzatzeko.


Pili Manterolak ziazerba, baratxuri eta gazta tortilla prestatu du:

Baratxuri freskoak txikitu eta zartaginean goxatu. Bestalde, ziazerbei egosialdi bat eman, txikitu, eta baratxuriei gehitu. Guztia potxatuta dugunean, arrautzak irabiatuta eta ahuntz-gazta gehitu, eta zartaginera bota (olio pixkatekin izango dugu prest zartagina). Aterazerakoan, kiribildu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali