cerrar buscador

Receta Express

Zopa, afaltzeko
  • 25:11 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Tipula gozoak, olioa (edo gurina), oilo salda, ogia, gazta xehetua eta pipermina.
  • IGOR ZALAKAIN: 10 baratxuri ale, oliba olio ona, oilo salda, pipermina, zopako ogia, arrautza pare bat, pipermin pixka bat (aukeran).

audioak (1)

Prestaketa

Pili Manterolak tipula zopa proposatu digu:

Tipula juliana eran ebaki. Oliotan ondo potxatu. Aurrez egindako oilo zopa pixkanaka gehitu (ez dadila izan hozkailutik atera berria). Pipermin pixka bat bota.

Bestalde, ogi xerra bati gazta xehetua gainean jarri eta labean xigortu. Zopa zerbitzatzerakoan, gainean jarri.

Estilo frantsesa eman nahi izanez gero: Ahate gibela edo oilasko bularkia salteatu eta zopara bota. Ondoren, guztia hostopilez estali, eta labean sartu. Armagnac tanta batzuk ere bota dakizkioke.


Igor Zalakainek baratxuri zopa prestatzeko errezeta ekarri digu:

10 baratxuri ale hartu, xafla finetan xerratu eta olio onean gorritu eltzean. Zopako ogia zatitu, eta oliotara bota eta ongi eragin (kontuz ere gabe). Aurretik prestatutako oilo salda gehitu. Pipermin pixka bat ere bai (aukeran). 30 minutuz su geldoan egosi. Ondoren, arrautza pare bat irabiatu eta su axuan edo suz kanpo gehitu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali