cerrar buscador

Receta Express

Urdaiazpikoa
  • 20:12 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • PILI MANTEROLA: Itsas-zapo lomoak, urdaiazpiko tirak, olioa, ozpina, limoi zukua, arrautza.
  • IGOR ZALAKAIN: 150 grurdaiazpiko tako, tipula txiki bat, olioa, 100 gr gurin, 100 gr. irin, litro bat esne, gazta, piper hautsa, irina, arrautza, ogi birrindua, urdaiazpiko xerra finak.

audioak (1)

Prestaketa

Pili Manterolak itsas-zapoa urdaiazpikotan bilduta proposatu digu:

Itsas-zapo lomoal hartu, labea pitu eta bertan sartu loioarekin, ozpin pixkatekin eta limioi zuku pixkatekin. Ia bukatuta dagoenean, atera.

Udaiazpikoa tiratan moztu eta luzatuta jari. Itsas-zapoa urdaiazpikoarekin bildu, eta zartaginean frijitu kurruskatzeko.

Saltsa: labean sartu dugun olio, ozpin eta limoi nahasketa eta zapoak bota duen zukua hartu, pixka bat murriztu frijitzeko erabili dugun zartaginean eta ondo ligatu. Saltsa, aukeran: gainetik bota edo azpian jarri. nahi izanez gero, gainean jarri arrautza galdarraztatua.


Igor Zalakainek urdaiazpiko kroketak urdaiazpikoz bilduak ekarri dizkigu:

Tipula txiki baten laurdena xehetu eta olio pittin batekin potxatzen jarri. 100 gr gurin gehitu. Potxatzean, 75 gr urdaiazpiko takotan ebakita gehitu. 100 gr irin gehitu eta dena ongi-ongi landu su baxuan, 2 minutuz. Litro bat esne epel gehitu eta dena ongi nahasten joan. Irakin orduko, beste 75 gr urdaiazpiko tako gehitu. Dena egosten utzi 12 minutuz su geldoan. Gatz eta piper hauts pittin bat bota.

Orea hozten utzi, film gardenez estalita. Ondoren, irin, arrautza eta ogi birrindutan pasa eta tamaina ertaineko kroketak bildu. Olio berotan frijitu. Atera ahala, olioa kendu eta urdaiazpiko xerra finetan bildu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali