cerrar buscador

Receta Express

Muskuiluak
  • 23:32 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: Kilo bat muskuilu, tipula pare 1, 12 goilarakada tomate frijitua, 100 gr ardo txuri, 150 gr ozpin (ardo txuriarena bada, hobe), 150 gr oliba olio birjin extra, pimentoia (mina izan daiteke), erramu hosto bat eta piper hazia.
  • PILI MANTEROLA: Muskuiluak, oliba olioa, tipula, piper berdea, piper gorria, tomate frijitua, pipermina, irina, gurina, esnea, arrautza eta ogi birrindua.

audioak (1)

Prestaketa

Igor Zalakainek muskuilu eskabetxatuak prestatu ditu:

Tipulak xehe-xehe egin eta olio pittin batean potxatzen joan. tenperatura dexente hartzean, ur pittin bat bota eta erregosi. Bertan bota ardoa eta sua indartu. Erramu hostoa gehitu. Ondoren, muskuilu garbiak bota. Ireki ahala, atera. Haragia gorde eta azalak bota.

Kazolan geratu zaiguna murrizten utzi. Orduan, tomatea bota. Pimentoia eta piper hazia gehitu eta dena elkarrekin egosi. Gero, ozpina eta olioa gehitu. Sutik atrea eta muskuiluak gehitu. Hozkailuan sartu eta 24 orduz eduki bertan. Ondoren, jateko prest izango ditugu.


Pili Manterolak muskuilu beteak bi geruzatan proposatu dizkigu:

Muskuiluak egosi, zabaldu eta mamia atera. Mamia ere garbitu.

lehen geruza: oliba oliotan tipua, piper gorria eta piper berdea xehe-xehe eginda goxatzen joan. Tomate goilarakada bat gehitu. Pipermina bota. Ondoren, muskuiluak txiki-txiki eginda gehitu. Nahasketak marroi-tankera izan arte erregosi sutan. Ondoren, nahasketa muskuiluen oskolean jarri, beste geruza baterako tokia utzita.

Bexamel fin bat egin. Horretarako, 80 gr irin eta 80 gr gurin ondo-ondo nahastu sutan. Jarraian, litro bat esne eta muskuiluak egosteko erabilita ur pixka bat bota (iragazita). guztia ondo nahastu bexamel fina egin arte. 2. geruza gisa jarri oskoletan. Hozten utzi.

Ongi hoztu ondoren, irinetik, arrautza irabiatutik eta ogi birrindutik pasa, eta frijitu. Jaterako orduan, goilara txiki bat erabili, bi geruzak elkarrekin dastatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali