cerrar buscador

Receta Express

Zerba penkak, borrajak eta kardua
  • 23:10 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: borrajak, kardua, kinoa, gatza, piper beltza, oliba olioa.
  • PILI MANTEROLA: zerbak, bexamela edo kroketa orea, irina, arrautza, olioa, gatza, tipula, almendrak edo pinaziak.
Prestaketa

Dastatuz proiektua ezagutu dugu gaur. EHUtik sortutakoa da, eta diziplina askotako profesionalek osatzen dute: dietista-nutrizionistak, psikologoak, elikagai teknologoak, farmazialariak, epìdemiologoak eta biologoak. Euren helburua amaren elikadurak (haurdunaldian eta edoskitzean) eta gerora haurrak izan ditzakeen elikadura osagarriak jateko portaeran zein eragin izan dezakeen aztertzea da. Iratxe Urkiak azalñdu digu proiektua, eta garaiko hiru barazki hautatu ditu gure sukaldarien errezetetarako osagai nagusi gisa.

Igor Zalakainek borrajak eta kardua kinoarekin prestatu du: 

Kardua 5 cm-ko luzerako zatitan moztu eta zuritu. Ura irakiten jarri gatz pixka batekin eta kazola azkarrean ordu erdiz egosi.

Borrajak espartzu garbi batekin garbitu. Ontzi arrunt batean ura irakiten jarri gatz apur batekin eta bertan sartu borrajak eta patata zati batzuk. 20 minutuz egosi. Brrajak atera eta ur hotzetan pasa.

Kardua ere egosi ondoren hoztu.

Borraja saldan kinoa gehitu eta egosi (salda pixka bat utzi).

Dena prets dugunean, zartagin batean jarri kardua, borraja eta kinoa, eta borraja saldarekin bilduarazi guztia. Patatak zati txikiagotan moztu eta gehitu. Gatz eta pipr hauts pixka bat gehitu eta guztia elkarrekin egosi. Amaieran, oliba olio birjin pixka bat bota gainetik.

Pili Manterolak zerba penkak bexamelarekin arrautz-irinetan prestatzeko errezeta proposatu digu:

Zerbarne zati berdeak eta penkak bereizi. Penka zabalenak hartu, zuritu eta egosi. Zabal-zabal jarri plaka batean. Bexamela edo kroketa masa hartu (epelduta edo hoztuta, ez isurtzeko moduan) eta gainean jarri eta ondoren beste penka batekin estali. Irinetan eta arrautzetan pasa eta frijitu.

Zati berdeak egosi. Ondoren, julianan ebaki eta zartaginean salteatu tipula pixka batekin. Dena birrindu. Ondoan jarri penka frijituak. Amaitzeko, salteatu pinazi edo almendrak, eta gainetik bota.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali