Itxi

Bilbao Basket

DEIALDIA

Scariolok Pere Tomas Bilbao Basketeko jokalaria deitu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Alex Suarez lesionatuaren lekua beteko du Espainiako selekzioaren deialdian, asteburuko ACBko partidan ezker orkatila bihurritu ostean.

  • Pere Tomas, bere aurkezpenaren egunean Bilbao Basketekin. Artxiboko argazkia: EiTB

    Pere Tomas, bere aurkezpenaren egunean Bilbao Basketekin. Artxiboko argazkia: EiTB

Alex Suarez jokalariak Espainiako selekzioaren deialdia utzi behar izan du; izan ere, medikuen azterketek baieztatu egin dute ezkerreko orkatilan bihurritua duela. Sergio Scariolo hautatzaileak RETAbet Bilbao Basketeko hegalekoa deitu du haren ordez.

Tecnyconta Zaragozako hegalekoa asteburuan lesionatu zen, ACB ligako jardunaldian, Montakit Fuenlabrada taldearen aurka jokatutako norgehiagokan (88-82).

Tomasek asteartean bertan egingo du bat Espainiako selekzioko gainerako jokalariekin.