Itxi

Bilbao Basket

Endesa Liga

Xavi Rabasedari premiazko ebakuntza egin diote masailezurreko haustura bategatik

EITB Media

Surne Bilbao Basketek jakitera eman duenez, Rabasedak "hezur albeolarra hautsi du" eta "horren ondorioz bi hortz atera dizkiote".

0:52
Xabi Rabaseda

Bilboko taldeak Unicajaren aurka larunbat honetan Malagan jokatu duen partidan, Kataluniako hegalekoak hezur albeolarra hautsi du, Kendrick Perry joko-antolatzaileak ukondokada bat emanda.

Surne Bilbao Basketeko kapitainari "larrialdiko ebakuntza egin diote Quiron Malaga Ospitalean". Bizkaiko klubak jakitera eman duenez, Rabasedak "haustura du albeolar hezurrean" eta "horren ondorioz bi hortz atera dizkiote".

Igande honetan, X sare sozialean, Rabasedak berak eskerrak eman ditu animo mezuengatik eta Malagako ospitalean jasotako tratuagatik.

Surne Bilbao Basketek asteazkenean, hilaren 6an, jokatuko du Legia Varsoviaren pistan 18:30ean, FIBA Eurocupeko final-laurdenetako joaneko partida. Gertakari horren ondorioz, baina, ikusteko dago Bilboko taldeko kapitaina Poloniako hiriburuan Jaume Ponsarnau teknikariaren aginduetara jokatzeko moduan izango den ala ez.