Política -

Donostian

Patxi Lopez: 'Abertzaleek borroka behar dute aurrera jarraitzeko'

Abertzaleak "berriro iraganari begiratzen" ari dira eta Gipuzkoan "inon baino hobeto ikus daiteke hori", lehendakariaren hitzetan.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abertzaletasuna "gero eta itxiago dago bere munduaren barnean eta aurrera jarraitzeko borroka behar du, oso ongi moldatzen delako testuinguru horretan", adierazi du gaur Patxi Lopez lehenedakariak.

Abertzaleak "berriro iraganari begiratzen" ari dira eta Gipuzkoan "inon baino hobeto ikus daiteke hori", esan du Lopezek Donostian. Joseba Egibar eta Markel Olano EAJko agintariek "indar soberanisten batasuna berreskuratu nahi dute" Gipuzkoan, "Batu Gaitezen" ekimenaren bidez.

Miguel Buen PSEko hautagaia Gipuzkoako diputatu nagusia izateko aurkeztu dute eta lehendakaria haren liburu autobiografikoren aurkezpenean izan da. "Iragan hori dagoeneko gainditu dugu eta inork ez du nahi errepikatu, nahiz eta batzuek horren alde ekin", erantsi du Lopezek.

"Batu egin behar garela esaten dute, baina abertzaleen batasuna besterik ez dute nahi, Gipuzkoako gizartearen erdia kanpoan utziz", esan du lehendakariak.

"Irteerarik gabeko bidaia"

Aurreko Jaurlaritzak hasitako "irteerarik gabeko bidai bera da; oso emaitza txarrak eman zituen Euskadiko elkarbizitzarako, eta herritarrak aurrez aurre jarri eta banandu egin zituen", gaineratu du.

Azken bi urteetan, sozialistek gidatutako Jaurlaritzak "lasaitasuna" ezartzen saiatu dela esan du lehendakariak. "Eztabaida herritarren benetako arazoetan oinarritu behar dugu, eta ez nortasunaren inguruko liskarretan".

Lehendakariaren ustez, Egibarrek (Gipuzkoako EAJren presidentea) eta Olanok (diputatu nagusia) "orain 13 urteko egoerara eraman nahi dute Eusakdi. "Lizarrara itzuli nahi gaituzte", bukatu du.

Si te interesó esto, quizá te interesen estos otros temas