Cerrar

noticia

Aste honetan

Ekihouse etxe jasangarriaren proiektua aztertuko dute 'Teknopolis'en

A.H.

EITB

Horrez gain, CAF-Elhuyar sarien edizio berriari arreta jarriko diote eta Marilo Virto biologia zientziatan doktorea gertutik ezagutuko dute.

  • Oihana Jauregi. Argazkia: EITB

Solar Decathlon lehiaketa berezi bezain probetxugarria da eta nazioarteko unibertsitateetako ikasleei dago zuzendua. Lehiakideek etxebizitza eraginkor eta jasangarri bat eraiki behar dute, beraien eskuz diseinutik hasi eta etxea eraikita izan arte. Eraikinak oinarrian eguzki energia erabili behar du. EHUko Donostiako arkitektura fakultateko ikasle-talde batek Ekihouse proiektua aurkeztu du lehiaketara eta 'Teknopolis'ek gertutik ezagutuko du ekimena.

Bestalde, CAF-Elhuyar Sarien edizio berriari arreta jarriko dio 'Teknopolis'ek, izan ere, kategoria berri batekin datoz sariak: Zientzia Gizartean Sorkuntza Beka. Beka horren bidez, zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza landuko duten proiektuei lagundu nahi die sariketak. Proiektuen izaera zientifikoa, artistikoa zein soziologikoa izan daiteke, eta arlo zientifikoa eta soziala harremanetan jartzea izan behar dute oinarri.

Amaitzeko, Marilo Virto Biologia Zientzietan doktorea hartuko du 'Teknopolis'ek protagonista, aste honetan gertutik ezagutzeko. Bere ibilbidea hasieratik EHUko Farmazia Fakultateari lotuta egon da: fakultate horretan euskaraz irakatsi zuen lehenengo irakasleetako bat izan zen eta gaur egun hango dekanoa da. Esnekien kalitatea eta segurtasuna ikertzen duen talde batean ari da lanean, eta besteak beste, Idiazabal gaztaren ekoizpena hobetzeko bideak aztertzen dituzte.

'Teknopolis' larunbat honetan emitituko da 15:00etan ETB-1en eta igandean 08:50ean ETB-2n.


Habitación para dos
En Jake
Quédate
Navarra Hoy
Vascos por el Mundo
Atrápame Si Puedes
Esto No Es Normal
A Bocados
EITB Kultura
Eguraldia
Gora Bihotzak
RH+

Buscar en nahieran

Sala de prensa Notas de prensa, convocatorias, agenda, fototeca,… Sala de prensa
  • cargando