Itxi

Artea

Kutxa Boulevard Aretoetan

Naturari buruzko argazkirik onenak Donostian dira

Erredakzioa

'Naturaren argazkilariak 2010' erakusketak 83 irudi biltzen ditu, guztiak 'Wildlife Photographer' lehiaketa ospetsuan sarituak edo izendatuak izan diren egileen lanak. Otsailaren 14ra arte.

Donostiako Kutxa Boulevard Aretoetan ikusgai da dagoeneko ''Naturaren argazkilariak 2010'' erakusketa. ''Wildlife Photographer'' nazioarteko lehiaketa ospetsuan sarituak edo izendatuak izan diren egileen 83 lan biltzen dira bertan. Donostiako bisitaren ondoren, hainbat hiritan izango da bilduma.

Erakusketa osatu ahal izateko 83 lan aukeratu dira, animaliak eta landareak gai nagusi hartuta. Otsailaren 14ra arte egongo dira ikusgai Donostiako Kutxa Boulevard Aretoetan.

36. edizioa egin du dagoeneko lehiaketa honek eta berau burutzeko kontuan izan diren atal ezberdinek markatutako banaketarekin antolatu dira argazkiak erakusketan. Honako atal hauen pean bildu dira irudiok: Forma eta konposizioa, Hegaztiak, Ugaztunak, Bestelako animaliak, Natura zuri-beltzean, Animaliak euren ingurunean, Itsas-azpiko mundua eta Zanpatu gabeko lurrazalak. Irudiekin batera testu bat bat ere ageri da argazki bakoitzean eta bertan egilearen hitzak jasotzen dira, argazkia atera zueneko egoera azalduz (ohikoak ez diren animalia, landare eta egoerak ageri baitira askotan irudi hauetan).

British Museumak eta BBC Wildlife Magazin aldizkariak antolatzen dute Wildlife Photographer of the year lehiaketa.&' || 'nbsp;Joan den edizioan 94 herrialdetako hainbat argazkilarik hartu zuten parte eta 43.135 argazki aurkeztu zituzten guztira.