Itxi

Musika

Kontzertua

'Primital bells evolution', Kafe Antzokian

Erredakzioa

Santi Ibarretxek disko berria aurkeztuko du larunbatean Bilboko Kafe Antzokian, bere proiektu berriarekin.

Primital taldeak bere bigarren diskoa aurkeztuko du larunbatean. Primital bells evolution deitzen da ikuskizunaren izena eta Santi Ibarretxe musikaria dago egitasmo honen atzetik.

Primital ez da ohiko talde bat, beren zuzenekoak kontzertu-espektakulu bat dira, funk-rock ikutuko opera bat, non eta beste unibertso musikal batzuekin bat egiten duen, kasuan kasu, pop, jazz eta musika elektronikoarekin. Primital taldeak egiten duena gauza bakarra da, sei musikariek bat egiten dute partehartzean, bakoitzarekin ahotsekin koruak eginez, polifoniak sortuaz eta opera baten mailara igotzen diren ahotsen erabilerarekin. Letrak eta koruak hitzek eta soinuek daukaten texturetan oinarritzen dira, entzuleari haratago eramateko balio dutenak.

Primital taldeak dakarren ikuskizuna modernoa da, dinamikoa eta entzulegoa harrituta uzten duena. Taldea Santi Ibarretxek sortu zuen eta bertan Luismi Balandrón baxujole aurkitzen dugu, Antonio Vegarekin aritutakoa. Antoni Vega berak ere parte hartu zuen Primital Bells disko berri honetan, taldearen bigarrena, bertan "Conversations with my Belly" kantua ingelesez abestuz. Besteak beste Carmen Paris, Hevia edota Antonio Serrano moduko musikariek ere parte hartu dute Santi Ibarretxeren abentura berri honetan.