Itxi

Futbola

Liverpool

Fernando Torres, sei asterako baja

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Aurrelari espainiarrari ebakuntza egingo diote belaunean eta otsailera arte ez da berdeguneetara bueltatuko.

Fernando Torres Liverpooleko aurrelaria atzo lesionatu zen eta kirofanotik pasa beharko da. Ebakuntza egingo diote belaunean eta sei asterako baja izango da.

Espainiarrak atzo hartu zuen min Readingen aurka jokatu zuten FA Cupeko partidan. Talde honek Liverpool txapelketa honetatik at utzi zuen 1-2 irabazi ondoren.

Beraz, Fernando Torres ez da otsailera arte berdeguneetara itzuliko.