kirolak
Getarian
Binakako Txapelketa: Titin eta Pascual, bigarren garaipenaren bila
Txetxu Urbieta
Euskal Telebistak gauean eskainiko du partida.
Bigarren jardunaldiko aurreneko partida jokatuko da gaur Getarian. Titin eta Pascual Asier Olaizola eta Patxi Ruizen aurka neurtuko dira. Titinek eta Pascualek bigarren garaiopena lortzeko aukera aparta dute ia denen ustez txapelketako bikoterik ahulena osatzen duten Olaizola I eta Patxi Ruizen aurka.
Iaz bi bikote hauek bi aldiz neurtu ziren eta bi neurketak estuak izan ziren. Lehenbizi Irunen Titin eta Pascual neurtu ziren eta gero Urdulizen Asegarcekoak izan ziren nagusi.
Euskal Telebistak gauean eskainiko du partida.