Futbola
Final-zortzirenak (itzulikoa)
Kopa: Atletico eta Mallorca sofrituz pasa dira final-laurdenetara
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Manzanok zuzentzen duen taldeak 3-1 irabazi dio Rayo Vallecanori eta madrildarrek ere garaipena lortu dute Recreativo 5-1eko emaitzaz gainditu ondoren.
Atletico Madrilek eta Mallorcak Errege Kopako final-laurdenetarako txartela lortu zuten bart.
Mallorcak 2-1 galdu zuen joaneko partidan Rayo Vallecanoren aurka eta itzulerakoan 3-1 irabazi zuen Ono Estadin. 0-1 aurreratu zen Rayo Pitiren golari esker, baina Victorrek sartutako bi golek 2-1ekoa ezarri zuten markagailuan. Emaitza honekin partida luzapenera zihoan, baina 91. minutuan Mario Suarezek 3-1koa sartu zuen Mallorcari final-laurdenetarako txartela emanez.
Bestalde, Atletico Madrilek joaneko partidatik zekarren aurkako 3-0ekoari buelta eman behar izan zion Vicente Calderonen Recreativoren aurka. Atsedenaldira kanporaketa berdindurik iritsi ziren, hau da, 3-0 irabazten zihoan Atletico Simaoren, Agueroren eta Ujfalusiren golekin. Bigarren zatian Troestek bere atean sartu zuen 4-0ekoa. Ondoren, Carmonak 4-1ekoa sartu zuen Recrerentzat eta emaitza honekin Kopatik at zegoen Atletico Madril. 83. minutuan, ordea, Simaok falta jaurtiketaz 5-1ekoa egin zuen eta sailkapena eman zion Atletico Madrili.
Final-laurdenak honela geratu dira:
Deportivo-Sevilla partidako irabazleak Mallorca-Getafe norgehiagokako garailearen aurka jokatuko ditu finalerdiak. Osasuna-Racing partidako irabazleak Atletico Madril-Celta partidako irabazlea izango du aurkari finalerdietan.