Itxi

Surf-a

Munduko txapelketa juniorra

Surfa: Ado finalerdietara, Berasaluze etxera

K.I.

Erredakzioa

Finalerdietan Alessa Cuizon hawaiarraren aurka lehiatuko da Pauline Ado hendaiarra.

Pauline Adok finalerdietara sailkatzeko urratsa eman du junior mailako munduko txapelketan, Sidneyko North Narrabeen hondartzako olatuetan. Hendaiarrak Conlogue amerikarra kanporatu du final laurdenetan. Bost olatu hartu ditu Adok. Zazpi minuturen faltan 7 puntuko bat, txandako lehen postua eman diona, eta jarraian 6.60 puntukoa, garaipena ziurtatu diona. Finalerdietan Alessa Cuizon hawaiarraren aurka lehiatuko da. Iaz lorturiko munduko txapela errepikatzeko aukera du hendaiarrak.

Jatyr Berasaluze hirugarren kanporaketan kaleratu dute. Amaierarako gutxi falta zela kanporatu dute bizkaitarra. Txandaren lehen zati osoa lehen postuan igaro du Berasaluzek, batipat 6 puntuko olatu bati esker. 10 minuturen faltan Reunion uharteko Medi Veminardik aurrea hartu dio. Bizkaitarrak borrokan jarraitu du, eta hiru minuturen faltan 5.50 puntuko olatu batekin berriz ere lidertzan kokatu da. Baina bukatzeko minutu bat falta zela arerioak olatu on bat hartu eta bigarren postura bidali du Berasaluze.

GIZONEZKOEN HIRUGARREN KANPORAKETA

1 12.16 Medi Veminardi REU
2 11.50 Jatyr Berasaluce EUK

EMAKUMEZKOAK, FINAL LAURDENAK

2 11.57 Courtney Conlogue AEB
1 13.60 Pauline Ado EUK

EMAKUMEZKOAK, FINALERDIA

Alessa Cuizon HAW
Pauline Ado EUK