Literatura
Saria
'Soinujolearen semea' eleberria saritu du 'Times' egunkariak
Redacción
'Times Literary Supplement' gehigarriaren itzulpen onenaren saria jaso du 'The Accordionist´s Son' obrak.
Times Literary Supplement argitalpenaren itzulpen onenaren saria jaso berri du Bernardo Atxagaren eleberriak, Soinujolearen semea. Mondello eta Grinzane sariak ere eman zizkioten 2008. urtean Atxagaren obra honi.
Alfaguara argitaletxeak ezagutzera eman duenaren arabera, Times egunkariaren literatur gehigarriak ingelesez hizkuntzara itzulitako obra onenak saritzen ditu urtero. 2009ko irabazleen artean, Margaret Jull Costa agertzen da, Atxagaren obra itzuli eta The Accordionist´s Son izenburupean Britaina Haundian kaleratu duena.
Atxagaren eleberri honek Literatur Kritikarien Estatuko Elkartearen saria jaso zuen. Asun Garikano den bere emazteak berak burututako gaztelarazko itzulpenak 2004ko Narratiba Saria ere eskuratu zuen, 1989ean jada Obabakoak obrarekin lortu zuen aipamena, hain zuzen ere.
Bernardo Atxagaren obra 20 hizkuntza baino gehiagotan itzuli dute eta interesa gero eta gehiago piztu du. Azken hilabeteetan, zenbait eleberrien itzulpenak jarri dira martxan, hala nola, Zazpi etxe Frantzian, Obabakoak eta Soinujoleen Semea, besteak beste.