Itxi

telebista

Kultura

Gaurkotasun kultural osoa, aste honetako "EITB Kultura" saioan

A.H.

EITB

Musika, artea, dantza eta antzerkiak bat egingo dute aste honetan EITBko leiho kulturalean.

"EITB Kultura"k Euskadiko gaurkotasun kulturalean zehar ibilbide interesgarria egingo du aste honetan. Royal Dance Idoia Zabaleta eta Antonio Tagliarini koreografoen azkeneko lanarekin hasita, saioak musika alorrera egingo du salto: Underneed talde gipuzkoarrak bere azkeneko lana Another point of view aurkeztuko du eta Getxoko McEnroe taldearen hirugarren diskoa, Tu nunca morirás, ere ezagutuko dute Horrez gain, Marie de Jonhg konpainiaren Humanos antzezlanaren klabeak argituko dira eta Bilboko Bailen kalean ekoiztu den Panoramikas arte muraleko proiektua ezagutuko dute. Amaitzeko, bi erakusketa, Oteiza museoan erakusgai dagoen "La sombra de Oteiza en el arte español de los años cincuenta" eta diseinu espainolaren ikono garrantzitsuenak biltzen dituen "Made in Spain". "EITB Kultura" ostegun honetan dago ikusgai gaueko 00:15etik aurrera ETB-1en eta ostiralean 21:30etan ETB-3n.

Idoia Zabaleta eta Antonio Tagliarini koreografoak sormen lan berri bat prestatzen ari dira: Royal Dance. Zeremonia ofizialetan ikusten diren banderak oinarritzat hartzen ditu lan honek eta Roma eta Araba artean ekoiztu izan da. "EITB Kultura" sormen prozesuaren azkeneko fasean sartu da, lan honen ezaugarri guztiak gertutik ezagutzeko. Royal Dance urtarrilak 23an estreinatuko da Bilboko La Fundación aretoan.

Underneed talde gipuzkoarrak Another point of view izeneko disko berri batekin hasi dute urtea. Duela urte bat desegin zen taldeak bere antzinako abestiak errekuperatu ditu taldeko kide berriekin interpretatzeko. Egun lau kidek osatzen dute taldea: Iñaki eta Fran, Dany eta Eiderrek osatutako taldera gehitu dira.

Marie de Jonhg antzerki konpainiak datorren astean, urtarrilak 24, bere bigarren lana estreinatuko du, Humamos izenburupean. Haurrei zuzendutako lan honek bi roboten bizitza eta haien arteko harremana kontatzen du. Bi robotek etengabean errepikatzen dute gizakien portaera. Jon Oregi zuzendariak pertsonaia berezi hauei buruz hitz egingo du "EITB Kultura"rekin eta clown hizkuntzaren bidez sortutako lan honen inguruan arituko da.

DK Muralismo gure kaleak apaintzen dituen arte muralak, proeiktu berri bat egin du Bilboko Bailen kalean. Panoramikas proeiktua sortu berri du eta sei hilabetero aldatuko den hiri-erakusketa espazioa izango da. Erakusketak, Ismael Iglesias, Santone, Fermin Moreno, Jorge Rubio eta Ektor Rodriguezen lanak bilduko ditu eta Ramon Bañales erakusketaren arduaradunak hiriko arteari buruz hitz egingo du saioarekin.

Horrez gain, MacEnroe getxotarren lan berria ezagutuko du "EITB Kultura"k, Tu nunca Morirás izeneko hirugarren diskoa. Musikan lanean daraman zazpi urte hauetan hauxe da taldeak produktore batekin lan egiten duen lehenengo aldia. Abel Fernandezek batu egin du McEnroeren soinua eta astearte honetan boskotearen pop lasai eta tristean sartuko da.

"La sombra de Oteiza en el arte español de los años cincuenta" erakusketan ere izango da aste honetako "EITB Kultura" saioa. Oteizaren 48 lan biltzen dituen erakusketa da eta Angel Ferrant, Eduardo Chillida edo Nestor Basterretxea bezalako artisten lanak&' || 'nbsp; biltzen ditu. Alzuzako Oteiza museoan dago ikusgai erakusketa hau.

Chupa-chups-a, zoru-garbigailua edo fregona, cola-cao-a, nancy panpina... hauxek dira diseinu espainolaren 101 ikonoak osatzen dituzten erakusgaietako batzuk. Gasteizeko Caja Vital Kutxa aretoak planeta osoan ararkasta izan duten "Made in Spain" sinbolo esanguratsuenak aurkezten ditu erakusketa honetan.