Primera RFEF
Lehen Multzoa
Bigarren B Maila: Eibar, sendo lidergoan
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Armaginek 1-0 irabazi diote Mirandesi Ipuruan eta Ponferradinak sartzen dion presioari eusten diote.
Asteburu honetan Bigarren B Mailako Lehen Multzoko 21. ihardunaldia jokatu da.
Eibar da sailkapenaren buruan Mirandesi 1-0 irabazi ondoren. Armaginek 43 puntu dituzte eta bigarren sailkatua den Ponferradinak 42 puntu ditu. Lugo dago hirugarren postuan (38 puntu) Palentziari 3-0 iarabazi ostean: Palentzia bera dago laugarren postuan (38 puntu).
Lemoa da bosgarren sailkatua Mendizorrotzan puntu bat urratu ondoren Alavesen aurka. Arratiarrek 32 puntu dituzte eta Alavesek 31 puntu ditu eta partida bat jokatzeke. Beste euskal derbi baten Osasuna Bk eta Bilbao Athleticek 0-0 berdindu zuten. Nafarrak 11. postuan daude 28 punturekin eta bizkaitarrak 13.ean 26 punturekin. Zuri-gorriek partida bat gutxiago dute. Partida hori aurrea hartu dion Barakaldoren (12. postua, 27 puntu) aurka jokatu beharko du. Barakaldok 3-0 irabazi zion derbia Sestaori eta jaitsiera postuetan da orain River. Sestaok 20 puntu ditu eta puntu bakarrera du salbazioa. Izarrari ez gauzak doakizkio hobeto. Cultural Leonesa bezalako aurkari zuzenaren kontra 3-1 galdu zuen eta azken aurreko postuan daude 17 punturekin, salbaziotik lau puntura.
21. ihardunaldiko emaitzak Lehen Multzoan:
AT. OSASUNA B 0 - 0 ATHLETIC B
RACING FERROL 1 - 0 MONTAÑEROS
BARAKALDO 3 - 0 SESTAO RIVER
EIBAR 1 - 0 MIRANDES
LUGO 3 - 0 PALENCIA
COMPOSTELA 0 - 1 PONFERRADINA
ZAMORA 1 - 0 CELTA B
GUIJUELO 1 - 0 PONTEVEDRA
C. LEONESA 3 - 1 IZARRA
ALAVES 1 - 1 LEMONA