Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Iazko apirilean lesionatu zen

Pilota: Abel Barriolaren gurutzbidea, amaitzear

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Ia segurua da Buruz Buruko txapelketan ez dela izango.

Abel Barriolak ia urte osoa pasa beharko du erabat osatzeko. Iaz apirilean lesionatu zen Eibarren eta bere eskuin belauna sendatzeko bidean da.

Gaur aurreneko aldiz Binakako partida jokatu du Labriten. Barriola Idoaterekin batera aritu da Olazabal eta Ladis Galarzaren aurka. Belauna gero eta hobeto dago, baina oraindik denbora beharko du. Barriolak ez du berragertzeko epe eta egunik jarri nahi baina ia seguru Buruz Burukoan ez dela izango.