Itxi

Gizartea

Lan istripua

Oso larri dago 26 urteko Navaleko langilea, baina ez da hil

Erredakzioa

Objektu batek kolpatu du behargina aurpegian, goizeko 10:30etan. Hasiera batean Osalan-ek hil egin dela esan badu ere, senitartekoek bizirik dagoela argitu dute.

26 urteko langile batek zauri larriak izan ditu gaur goizean Sestaoko Navalen izandako istripu baten ondorioz. Objektu sendoa batek aurpegian kolpatu du. Osalanek hil egin dela esan badu ere, senitartekoek oraindik bizirik dagoela argitu dute.

10:30ean jazo da ezbeharra Bizkaiko ontziolan. Anbulantzia batek eraman du Gurutzetako ospitalera.