Musika
Espainiako datuak
Musika salmentak %17ko jaitsiera izan zuen 2009an
Erredakzioa
Hala ere, Internet bidez abestien salmenta %10,5 igo da azken urtean. Izan ere, etekinen %27a modu honetan lortzen dute diskoetxeek.
Musika salmentak %17ko jaitsiera izan zuen 2009. urtean, Estatuan, gaur Diskoaren Industriako Nazioarteko Elkarteak jakinarazitako datuen arabera. Hala ere, Internet bidez abestien salmenta %10,5 igo da azken urtean. Izan ere, etekinen %27a modu honetan lortzen dute diskoetxeek.
2009an 3.300 milioi abesti deskargatu zituzten erabiltzaileek, iaz baino %10 gehiago. Disko osoen kasuan, %18ko igoera izan da 2009an (guztira 110 milioi disko erosi dira Internet bidez).
Azken hamarkadan, musikaren salmenta %71 jaitsi da Espainian, Promusicaek gaur azaldu duenez. Eragin handiena, talde hasiberrietan eta ezezagunetan nabaritu dute.
"Mundu mailan ondo funtzionatzen duen sistema ez da Espainian erabiltzen, batez ere pirateriaren erruz".
Nazioarte mailan, diskoetxeek Spotify, Sky, Myspace edota Vodafonekin sinatutako akordioek abestien salmenta nabarmen igo dute sarean. Izan ere, mundu mailan, musikaren etekin osoaren laurdena suposatzen dute deskarga hauek.
Estatu Batuetako merkatuan erosten diren abestien erdia Interneten deskargatzen dira. Lady Gaga-ren ''Poker Face'' arrakastak 9,9 milioi kopia saldu ditu dagoeneko.