Baskonia
Ebakuntza egin zioten
Caja Laboral: Olesonek bi edo hiru aste beharko ditu itzultzeko
Erredakzioa
Bilbon jokatuko den Errege Koparako prest egotea espero du klubak, otsailerako.
Caja Laboraleko Brad Oleson eskoltak "gutxienez bi aste" beharko ditu entrenamenduetara itzultzeko, Dusko Ivanovic taldeko entrenatzaileak esandakoaren arabera.
Abenduan ebakuntza egin zioten orkatilan eta oraindik ez da erabat osatu.
"Ondo dago eta bi edo hiru astetan bueltan izango da seguruenik", azaldu du Caja Laboral teknikariak.