Itxi

Literatura

Literatura

"Millenium" eta "Crepusculo" sagen liburuak, 2009ko salduenak

Erredakzioa

Stieg Larssonen eta Stephenie Meyeren eleberriak izan dira Estatuan igaro den urteko liburu salduenak.

Stieg Larssonen ''Millenium'' trilogia osatzen duten ''Los hombres que no amaban a las mujeres'', ''La chica que soñaba con una cerilla y un bidón de gasolina'' eta ''La Reina en el Palacio de las Corrientes'' eleberriak 2009an liburu salduenen zerrendaren buru agertu dira Estatuan.

Stephenie Meyeren ''Crepusculo'' sagak ere zerrende horren lehenengo postuak irabazi ditu. Dan Brownen ''El símbolo perdido'', Ildefonso Falconesen ''La Mano de Fátima'' eta Rhonda Bymen ''El secreto'' eleberriek ere zerrendan posturen bat eskuratu dute.

Fikzioa eta ez fikziozko eleberriak

Fikziozko liburuei dagokienez, lehenengo postuetako obra berberak izan dira salduenak. Hauekin batera, Katherine Nevilleren ''El fuego'', Paolo Giordanoren ''La soledad de los números primos'', John Boyneren ''El niño con pijama de rayas'' eta Angeles Casoren ''Contra el viento'' aurki ditzazkegu.

Ez fikziozkoak direnen artean, ''El secreto'' eta ''La crisis Ninja y otros misterios'' sartu dira zerrendan. Hauekin batera, Roberto Savianoren ''Gomorra'', Javier Cercases ''Anatomía de un instante'' eta ''Un burka por amor'', Reyes Monforte kazetariarena, daude.