Gipuzkoa Basket
19. ihardunaldia
Lagun Aro-Real Madril, (ACB): Partida zaila gipuzkoarrentzat
A.B.
Erredakzioa
Lasoren mutilek bolada txarrari agur esan nahi diote aurkari indartsu baten aurka garaipena lortuz.
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek partida zaila izango du igande honetan (12:30ean) Illunben Real Madrilen aurka.
Pablo Lasoren taldeak garaipen bakarra lortu du azken sei partidetan eta bolada txar horri agur esan nahi diote. Gipuzkoarrek badakite aurrean kalitate handiko taldea izango dutela eta irabazteko lan bikaina eta akats gutxi egin beharko dituztela Real Madrilek kalitate handiko jokalariak baititu.