Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

22-20

Binakako Txapelketa: Irujo eta Beroiz, gaindiezinak

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek partida ona jokatu dute, baina 22-20 galdu dute.

Juan Martinez de Irujok eta Mikel Beroizek 22 eta 20 irabazi dute Aimar Olaizolaren eta Oier Mendizabalen aurka gaur Labriten jokatu den Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko partida. Pilotalekua gainezka eta giro bikaina.

Irujori eta Beroizi irabaztea oso zaila dela agerian gelditu da gaur ere Labriten. Aimarrek eta Oierrek oso ondo jokatu arren ezin bi nafarrak mendean hartu. Halere azkenean oso estu hartu dituzte eta Irujok eta Beroizek garaipena lortzeko gorriak eta bi ikusi behar izan dituzte.

Igandean Logroñoko Adarragaren txanda izango da. Titin eta Pascual Bengoetxea VI.aren eta Otxandorenaren aurka neurtuko dira.