Zinema
Hilaren 31n, irabazleak
'Yo, también' filma, gaur Sundance Zinema Jaialdian
Erredakzioa
2009an Donostiako Zinemaldian hainbat sari jaso zituen lana Nazioarteko Sailean da hautagaia. Horrekin batera, Espainiako Estatuko film labur batek eta beste zinta batek ere parte hartuko dute.
Sundance Zinema Jaialdiaren 26. edizioa abian da urtarrilaren 31 arte, AEBetako Park City izeneko eski turismoko parkean. Aurten, Alvaro Pastor eta Antonio Naharro zuzendarien ''Yo, también'' pelikula Nazioarteko Sailean Pelikula Onenaren saria irabazteko hautagai izendatu dute.&' || 'nbsp;
Alicia Produce euskal produktoreak ekoitzitako pelikula honek sari anitz jaso ditu. Iaz, esaterako, Donostiako Zinemaldiko pelikula sarituena izan zen. Epamahaikideek Lola Dueñas eta Pablo Pineda aktore nagusien lana Urrezko Maskorrarekin saritu zuten.
Urritasun fisikoak, amodioa eta beldurrak jorratzen ditu ''Yo, también'' filmak. Gaur proiektatuko dute lehenengoz film hau, zinema independentearen erakustoki horretan.
Horrekin batera, Espainiako Estatuko beste bi zintak parte hartuko dute egun hauetan Sundace Zinemaldian. Rodrigo Cortesen bigarren lana, ''Buried'' (Lurperatuta) izenburukoa, ''Park City at Midnight'' Sailean lehiatuko da. Film Laburren Sailari dagokionez, Alex Montoyaren ''Cómo conocí a tu padre'' metraje laburreko lana izango da hautagaietako da.
Urtarrilaren 31n ezagutuko ditugu irabazleen izenak.