Musika
Nazioarteko sustapena
Euskal musika, Canneseko 2010eko Midem Azokan presente
Erredakzioa
Euskadiko musika alorreko enpresak Azoka honetan bildu dira egunotan, euskal musika nazioarte mailan zabaltzeko asmoz.
Frantziako Cannes herrialdera hurbildu dira egun hauetan Euskadiko musika alorreko profesionalak, musikaren sektoreko profesionalen topalekua den Midem izeneko Nazioarteko Musika Azokan biltzeko asmoz. Norberaren musika ekoizpena promozionatu eta beste herrialde batzurekin elkartrukeak lantzeko asmoarekin joan dira bertara. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Soinuak" proiektuaren barnean kokatu dezakegu euskal profesional bidaia hau.
Aurten Azokaren 9. edizioa ospatzen dute eta hilaren 27a arte luzatuko da. Nazioarteko mailan diskografia industriaren egoera ezagutzea ahalbidetzen du topagune honek.