Reala
Bihar, Songo'oren aurkezpena
Reala: Ezer ez da aldatu
Ander Altuna
Zubieta
Lehenbailehen ahaztu nahi du talde txuri-urdinak atzoko neurketa, besteak beste, kontrario gehienek kale egin ostean sailkapenak bere horretan dirauelako.
Arratsalde beltza izan zen atzokoa txuri-urdinentzat. Oker hasi zena ezin izan zuten zuzendu, baina kontrarioek ere huts egin zutenez, gaitzerdi. Neurketa baino lehen, 10 puntuko aldea kentzen zion laugarren sailkatuari eta irrist egin arren diferentziak bere horretan dirau. Horixe nabarmendu du Gorka Elustondok La Perla-ko bainuetxean.
"Kontuan hartu behar da hamar gizonekin aritu ginela minutu askotan zehar eta nekearen eraginez ideiarik gabe geratu ginen zenbait unetan. Egi da, irrist egin genuen. Hotzean pentsatuz hala ere, jardunaldia ez da kaskarra izan aurkariek ez zutelako baliatu". 42 punturekin iritsi da erdibidera Lasarteren taldea. Kopuru mamitsua, inondik ere, arnasa hartzeko aukera izango duelako aurrerantzean. "Edonork sinatuko lukeen halakorik. Dena den, horrek ez du ezertarako balio. Bigarren itzuli ona egin behar dugu igo ahal izateko", dio Mikel Gonzalezek zuhurtziaz.
Hasieratik aritu zirenak goiz pasa lasaia egin dute Kontxako hondartzan dagoen bainuetxean. Gainerakoak Zubietan elkartu dira. Bertan izan da, besteak beste, Frack Songo''o fitxaketa berria. Bihar aurkeztuko dute Anoetan eguerdiko 12:30etik aurrera.