Motorra
Lasterketa gogorra
Enduro Extreme: Jon Agirrebeitia, Italian
K.I.
Erredakzioa
Munduko Kopako bigarren lasterketan hartuko du parte, Cioccon.
Iaz Endure Extreme delako bi probatan hartu zuen parte, eta hortik etorri zaio Munduko Kopan parte hartzeko aukera. Hainbat babesleren laguntza eta Gernika Off Road moto elkartearen bultzada beharrezkoak izan ditu abentura honetarako.
Lasterketa gogora izango da, gauzak ondo, goizeko 6ak aldera hasi eta gaueko 10etan bukatuko dena. Moto zein gidariarentzat erronka latza izango da lasterketa.