Futbola
2004an, positiboa kokainagatik
Adrian Mutuk positiboa eman du sibutraminarekin
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Debekatuta dagoen substantzia hau pisua galtzeko erabiltzen da. Urte batetik lau urtera arteko zigorra ezarri diezaiokete errumaniarrari.
Adrian Mutu Fiorentinako aurrelariak positiboa eman du subitraminarekin eta urte batetik lau urtera arteko zigorra ezarri diozaiokete. Substantzia hau pisua galtzeko eta gosea kentzeko erabiltzen da.
Urtarrilaren 10ean Fiorentina-Bari partidaren ondoren egin zioten kontrola aurrelari errumaniarrari eta partida horretan garaipenaren gola sartu zuen (2-1).
Adrian Mutuk 2004an ere positiboa eman zuen Chelsean jokatzen zuenean. Orduan, kokainagatik eman zuen positiboa.