Itxi

Literatura

Heriotza

J.D. Salinger hil da, 'Zekale artean harrapaka' lanaren egilea

Erredakzioa

91 urte zituen idazle estatubatuarrak.

Jerome David ''''J.D.'''' Salinger idazle estatubatuarra, Zekale artean harrapaka eleberri ezagunaren egilea, 91 urte zituela hil da, Phyllis Wesberg bere agente literarioak jakitera eman duenez.

New Hampshireko bere etxean zendu zen idazlea joan den asteazkenean. 2009ko maiatzean aldaka apurtu zuen Salingerrek baina ongi sendatu zuen hausketa. Hala ere, urte hasieran idazlearen osasunak txarrera egin omen zuen.

''''Mundu honetan egon bazegoela baina horren parte ez zela azpimarratu zuen Salingerrek'''', esan du agenteak. Wesbergek ere gaineratu du idazlaren espiritua ''''familiarekin eta maite zituen horiekin dagoela, pertsonaia historikoak, erlijiosoak, lagun pertsonalak edo fizkiozko pertsonaiak izanda ere''''. ''''Salingerrek gertukotzat jotzen zituen lagun gutxi batzuek ta bere idazkera maite zuten irakurle askok botako dute faltan egilea'''', gehitu du Wesbergek.