Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

Cuarta jornada

Binakakoa: Titin-Berasaluze, nor baino nor gaur Amorebieta-Etxanon

Txetxu Urbieta

Erredakzioa

Berasaluze y Begino necesitan ganar para no complicar en exceso su situación; Titín y Pascual tendrán al alcance de su mano el billete para semifinales si ganan hoy.

Binakako pilota txapelketan neurketa handia eta erabakiorra gaur Amorebieta Etxanon ETB-1 lekuko dela. Titin eta Pascual Pablo Berasaluze eta Beginoren aurka. Orain urtebete, bi bikote hauek Amorebieta Etxanon neurtu ziren, txapelketako partidan, eta Titin eta Pascual izan ziren nagusi 22 eta 19.

Datu bitxia da baita ere, ordutik hona Titin eta Pablo Berasaluzek bost partida jokatu dituztela elkarren aurka eta bostak berriztarrak irabazi ditu.

Sailkapen nagusiari begira ere garrantzitsua da gaurko partida. Berasaluze eta Begino aurrera egiteko irabazi beharrean daude; Titin eta Pascualek gaur irabazita, finalerdiak oso gertu izango dituzte.

Partida ETB-1ek eskainiko du zuzenean.