Athletic Club
Amorebieta, osatuta
Espanyol-Athletic: Cornella-Prat, geltoki berria
Haritz Gallastegi
Lezama
Europara eramaten duen trena galtzea gura ez badu, mendean hartu beharko du Athleticek Espanyol.
Athleticek Espanyol mendean hartzea du xede. Pochettinoren taldean maila oneko jokalariek jokatzen dute, baina egun infernutik lehenbailehen irtetzea baino ez dute buruan. Hala ere, zuhurtzia eskatu du Caparrosek. "Talde gaztea da eta kalitatea dauka. Berez postuak hobetzeko gaitasuna dauka", esan du Utrerako entrenatzaileak. Ondorioz, lasai zelairatuz gero garesti ordainduko du Athleticek. "Txapelketa honetan parekotasun handia dago talde gehienen artean. Kontzentratuta jokatu behar dugu neurketa osoan zehar", adierazi du Caparrosek.
Amorebieta osatu eta David Lopez deialditik kanpo geratu da
Caparrosek jokatzeko moduan dauden lehen taldeko erdiko atzelari biak zelairatzeko aukera izango du. Ustaritzek eta Amorebietak gainditu dituzte astean zehar izan dituzten arazoak eta prest daude taldeari laguntzeko. Hala ere, Mikel Santamaria gaztea deialdian sartu du entrenatzaileak. Bestalde, Gurpegi hasierako hamaikakora itzuliko da partida bateko zigorra bete ostean. Baina, baliteke Iturraspe izatea taldeko berritasun nagusia. Euskarri gazteak jokatzen badu Susaetak aulkitik ikusi beharko du neurketaren hasiera. David Lopez aukeratuen zerrendatik kanpo geratu da.
Athletic: Iraizoz; Iraola; Ustaritz, Amorebieta, Koikili; Gurpegi, Iturraspe, Orbaiz; Yeste; Toquero eta Llorente.
Cornella-Prat
18:00
Turienzo Alvarez