Itxi

Zinema

Otsailaren 6ra arte

Hasi da Zinegoak 2010, Bilboko gay-lesbo-trans zine-jaialdia

Erredakzioa

Arriagan egin da inaugurazio ekitaldia, eta Wielan Speck zinegile alemanak jaso du bertan Ohorezko Saria. Aurten 'Txistu Show' ikuskizuna egingo dute, filmak txistuekin hautatzeko.

Hasi da Zinegoak jaialdiaren zazpigarren edizioa. Bilboko gay-lesbo-trans zine jaialdia otsailaren 6ra arte luzatuko da, eta Bilborock aretoan zein Capitol zinema-aretoan izango dira ikusgai lehiaketan parte hartzen duten luzemetraiak, laburmetraiak eta dokumentalak.

Mundu zabaletik heldu dira lanak Bilbora eta askok Bizkaiko hiriburuan egingo dute lehen estreinaldia. Sergio Fabio Ferrariren L’ultimo giorno d’ inverno lanaren kasuan, mundu mailako estreinaldia izango da Bilboko jaialdikoa.

Berrikuntza gisa, aurtengo edizioan Txistuaren Show ikuskizuna izango dugu. Jaialdian zehar eginiko laburmetraien lehiaketa honetan jendeak txistua joz egingo du filmen hautaketa eta finalerako aukeratzen diren lanek 600 euro irabazteko aukera izango dute.

Ostiralean egin da inaugurazio ekitaldia Arriagan, eta Wielan Speck zinegile alemanak jaso du bertan Ohorezko Saria. Zinegileak gay-lesbo-trans izaera normalizatzeko egindako lana goraipatu nahi du jaialdiak sari honekin, eta zentsu honetan Speckek 1985ean sortutako Westler filma edo Berlinaleko Panorama atalean egindako jarduna azpimarra dituzte Zinegoak jaialdiko arduradunek.