Itxi

Albisteak

Gipuzkoako Foru Aldundian

2009an hil ziren euskaltzainak omendu ditu Euskaltzaindiak

Erredakzioa

Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Yuri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta euskaltzainen omenezko hilberri-txostenak irakurri dituzte Euskaltzaindiak eginiko omenaldian.

Euskaltzaindiak ageriko bilkura egin du arratsaldean Gipuzkoako Foru Aldundian, eta 2009an hil ziren sei euskaltzainak omendu dituzte bertan. Antonio Zavala, Santiago Ezkerra, Yuri Zytsar, Roger Idiart, Mikel Atxaga eta Juan Jose Zearreta euskaltzainak gogoratzeko beren omenezko hilberri-txostenak irakurri dituzte.

Joxe Mari Iriondo euskaltzain urgazleak egin du Antonio Zavala (1928-1-23 / 2009-1-2) euskaltzain osoaren hilberri-txostena. Santiago Ezkerra euskaltzain urgazlea (Donostia, 1928-4-15 / 2008-3-8) ere omendu dute, Andres Iñigo euskaltzain osoaren hitzekin. Xabier Kintana euskaltzain osoak Juri Zytsar ohorezko euskaltzaina (1928/ 2009-6-23) gogoratu du; eta Louis Davantek, aldiz, Roger Idiart euskaltzain urgazlea (1931-1-15 / 2009-8-27). Mikel Atxaga (1932-8-25 / 2009-9-10) gogora ekarri du Mari Karmen Garmendiak, eta Jose Luis Lizundiaren hittzekin omendu dute Juan Jose Zearreta (1947-6-10 / 2009-11-7).

Bizitza osoa euskararen normalizazioari eskaini ziotela nabarmendu dute eta hizkuntzaren alde egin zuten lan eskerga eskertu nahi izan du horrela euskararen akademiak.