Beste kirolak
12 "ace" lortu ditu
Tenisa: Serena Williams, Australiako Irekiko txapelduna
Erredakzioa
Iparamerikarrak hiru setetan (6-4, 3-6 eta 6-2) hartu zuen mendean Belgikako Justine Henin.
Serena Williamsek Australiako Irekia irabazi du finalean Belgikako Justine Henin mendean hartuta. Bi ordu pasatxotan eskuratu du Williamsek txapelketa (6-4, 3-6 eta 6-2).
Binakako proban ere nagusitu da amerikarra bere ahizpa Venusekin batera Cara Black eta Liezel Huber gaindituta. Eskuinarekin duen indarra izan da txapelketa irabazteko gakoa; 12 "ace" lortu ditu.