Itxi

Baskonia

Igandean 18:00etan

Caja Laboral-Alicante: Ez dute Gasteizen inoiz irabazi

Erredakzioa

Splitter izango da berriro ere taldeko pibot bakarra, baina seguruenik ez du ostegunean Euroligan izandako hainbeste lana izango.

Caja Laboralek Meridiano Alicante hartuko du igande honetan Buesa Arenan eta ACBn bere hamargarren garaipena jarraian batzea izango du helburu. Alacantekoek ez dute inoiz Gasteizen irabazi.

Ostegunean porrota jaso zuten Ivanovicen gizonek Euroligan eta Ligan baliabide gutxiagoko taldeak izango dituzte berriro aurkari.

Oleson eta Baracek, lesionatuta, ez dute partidan parte hartuko eta Eliyahuk, pubisean mina duen arren, jokatuko du.