Bilbao Basket
ACBko 20. jardunaldia
Fuenlabrada-Bilbao Basket (85-72): Etorkizun iluna
Erredakzioa
Katsikarisen gizonak ez dira garaipena eskuratzeko gai izan eta egoera zaildu egin da. Hil ala biziko 14 norgehiagoka dituzte aurretik eta etxean ezin dute kale egin.
Porrot mingarria jaso du Bizkaia Bilbao Basketek Fuenlabradaren pabiloian. Lehen zatian ondo aritu dira bilbotarrak eta Banicen joko bikainari esker lau puntuko abantaila lortu du atsedenaldian (41-45). Baina egoera bigarren zatian okertu da.
Erasoan ideiarik gabe eta atzean zalantza ugarirekin garaipena etxeko taldeak erdietsi du eta Bizkaiaren etorkizuna oso iluna da. Hil ala biziko 14 norgehiagoka dute aurretik. Etxean, hutsegiterik ez.
Fitxa teknikoa:
85 - Ayuda en Accion Fuenlabrada (22-19-21-23): Thomas (13), Fitch (19), Laviña (5), Mainoldi (6) eta Batista (12) -hasierako bostekoa-, Colom (3), Burstein (18), Tskitishvili (8) eta Sandes (1).
72 - Bizkaia Bilbao Basket (22-23-10-17): Rodriguez (3), Warren (12), Mumbru (14) eta Hervelle (9) -hasierako bostekoa-, Moiso (1), Vazquez, Seibutis (4), Markota, Salgado eta Blums (11).