Itxi

Osasuna

20. jardunaldia

Vila-real-Osasuna (0-2): Juanfran, golegilea

Erredakzioa

Hirugarren garaipena jarraian batu dute nafarrek Ligan Alacanteko erdilariak sartutako bi golei esker.

Landutako eta merezitako garaipena batu du Osasunak Vila-reali egindako bisitan Juanfranek sartutako bi golekin.

Ondo jokatu dute gorritxoek lehen zatian Madrigalen. Erasoko jokoak saria izan du eta 14. minutuan 0-1ekoa sartu du Juanfranek. Ezkerretik erdiratu du Monrealek, bakarrik utzi du Vila-realen defentsak Juanfran eta honek bigarren zutoinean jarri du baloia.

Bigarren gola oso hurbil izan du Osasunak. Aukerarik garbienak Azpilkuetarentzat, 21.ean, eta Masoudentzat, 34.ean, izan dira, baina Diego Lopez bikain egon da.

Azken laurdenean behera egin du nafarren erritmoak, lekua utzi diete Valvederen mutilei eta, batez ere, Joseba Llorentek arriskua sortu du.

Hobeto zelairatu da etxeko taldea bigarren zatian. Saiatu da, baina kostata sortzen zituen jokaldiak. Osasuna ez da lehen zatian bezain eroso sentitu, baina abaguneak sortzen jarraitu du.

Norgehiagoka azken hamar minutuetan erabaki da: 82. minutuan baliorik gabe utzi du epaileak Joseba Llorenteren gola eta lau minutu geroago nafarrek 0-2eko erdietsi dute. Juanfranek bikain biribildu du Osasunaren kontraerasoa Diego Lopez atezaina driblatuta.

Fitxa teknikoa:

0. Vila-real: Diego Lopez, Angel ( Rossi, 65''), Godin, Marcano, Capdevila, Bruno, Senna (Ibagaza, 46''), Cani, Pires (Escudero 46''), Nilmar, Llorente.

2. Osasuna: Ricardo, Azpilicueta, Flaño, Sergio, Monreal, Puñal, Nekouman, Juanfran, Camuñas (Ruper, 86''), Masoud (Calleja, 70''), Pandiani (Dady, 86''),

Golak:

0-1, 14'' Juanfran.

0-2, 85'' Juanfran.