Baskonia
ACB (20. jardunaldia)
Caja Laboral-Alicante (90-75): Splitterren partida bikaina
Erredakzioa
Orkatilan hartu du min eta hirugarren laurdenean aldageletara abiatu arren neurketako saskiratzaile onena izan da (19). Teletovic ere, aipagarri.
Caja Laboralek bere hamargarren garaipena jarraian batu du Ligan Meridiano Alicanteri Buesa Arenan gaindituta (90-75). Distira eta kalitate gutxiko partida izan da eta aipagarriena hiruko marratik sartu diren saskiak izan dira.
Splitter izan da saskiratzaile nagusia (19) hirugarren laurdenean partida lesionatuta utzi behar izan badu ere. Ezker orkatilan zuen min eta itxaron beharko da lesioaren garrantzia ezagutzeko.
Orduan agertu da Teletovic markagailuko errentari arazorik gabe eutsi ahal izateko.
Fitxa teknikoa:
90. Caja Laboral (27+19+25+19): Ribas (17), English (13), San Emeterio (5), Teletovic (15), Splitter (19)-hasierako bostekoa-, Huertas (3), Herrmann (11) eta Eliyahu (7).
75. Meridiano Alicante (23+19+20+13): Avdalovic (8), Urtasun (6),Stojic (10), Katelynas (13), Sow (4) -hasierako bostekoa-, Cazorla, Rejon (4), Hill (11), Llompart (3), Andriuskevicius (8) eta Garcia (8).