Itxi

Zinema

Sariak

Gaur jakinaraziko dituzte Oscarretarako hautagaiak

Erredakzioa

24 atal dira guztira eta horietatik hamarretako izenak jakingo ditugu eguerdian. Avatar arrakastatsuak hautagaitza gehien jaso ditzake.

Beverly Hillseko Samuel Goldwyn antzokian (AEB)&' || 'nbsp;jakinaraziko dituzte gaur Oskarretarako hautagaiak, eta Penelope Cruz izan daiteke aukeratuen artean. Madrileko aktorea URrezko Globoetarako hautagaien artean izan da eta baita AEBetako Aktoreen Sindikatuaren sarietarako ere, Rob Marshallen Nine musikalarengatik eta aktore onenari.

Anne Hathaway aktoreak jakinaraziko ditu gaur, Tom Sherak Hollywoodeko Akademiako presidentearekin batera, 24 kategorietatik 10etako izendatuak.

Avatar da, Urrezko Globoetan irabazle suertatu ostean, hautagaitza gehien jasotzeko aukera duena. James Cameronen filma historiako arrakastatsuena da eta irabazi gehien skuratu dituena ere. Film onenari eta zuzendari onenaren hautagaitzak jasoko dituela ia ziurtzat ematen dute eta baita alderdi teknikoari dagozkionak ere.

Mo''nique, Precious filmeko protagonista da aktore onenari saria jasotzeko faboritoa, Urrezko Glbooa eta Aktoreen Sindikatuaren saria jaso zituelako. Estatu Batuetako kritikak beste hainbat izen aipatu ditu:&' || 'nbsp;Up in the air filmeko Vera Farmiga eta Anna Kendrick, Inglorious Basterdseko Melanie Laurent, Julianne Moore, A Single Man filmagatik eta Samantha Morton The Messengerrengatik.

Sari banaketa martxoaren 7an izango da Kodak Antzokian eta 200 herrialde baino gehiagotan ikusiko dute zuzenean.